Beasaingo Igartza Musika Bekaren IV

beasain - Bihar Beasaingo Igartza Musika Bekaren IV. edizioari hasiera emango zaio eta publiko guztiari irekitako musika ikasleen kontzertuak doan entzuteko aukera izango da. Bihar, larunbata, Igartzako jauregian bi saio eskainiko dira, goizez eta arratsaldez, eta Musikene Euskal Herriko goimailako zene ikastegiko ikasleek part hartuko dute.

musika

Emanaldiak 11.00etatik 13.30era eta 16.30etik 18.00etara dira; gehienez ere, 15-20 minutukoak izango dira, eta hauen artean sartu eta atera ahal izango da publikoa. Sariak 18.30ean banatuko dira. Beasaingo Udalak sortutako bekak, Euskal Herriko Goi Mailako Zene Zentroa den Musikenen ikasteko diru laguntza ematen du: Gradu Bekakoa, 2.000 euro eta Master Beka saria 3.000 euro.

Aurkeztu diren ikasle kopuruan, nazioarte mailako herrialdetako ordezkariak daude. Bekara mester 8 hautagai aurkeztu dira: María-Hélöise Arbus, Biolina (Frantzia); Ana Perona Mateo, Biolina (Valentzia); José Luis Tovar Carrillo, Kontrabaxua (Murtzia); Maricarmen Vélez Crespo, Biolontxeloa (Puerto Rico-EEBB); Miguel Moisés Jáuregui, Jazz-Tronboia (Iruñea); Audrey Irles, Biolina (Perpignan-Franciaország); Guillermo López Cañal, Biolontxeloa (Avilés); eta Bozidar Rajic, Akordeoia (Kragujevac-Szerbia és Montenegró).